Albistea
Aisialdiko monitorea izateko ikastaro berria antolatu du Bermeoko Udaleko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ) zortzigarren urtez jarraian. Ikastaroa, 2015eko urriaren 24tik 2016ko maiatzaren 8ra arte izango da, 16 asteburutan.
Klaseak barikuetan (18:30etik 21:00etara) eta zapatuetan (10:00etatik 19:30era, bazkaltzeko ordu bi eta erdiko atsedenarekin) izango dira Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
Ikastaroak 200 ordu teoriko-praktiko eta 120 ordu praktiko izango ditu eta praktikak Bermeon burutzeko aukera egongo da.
Ikastaroak 23 lagunentzako lekua dauka, gehienez, eta ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez 12 gaztek eman beharko dute izena. Partaide guztiek 18 urte izan beharko dituzte edo adin hori bete beharko dute ikasturtean zehar. Ikastaro honetan Eusko Jaurlaritzak luzatutako Titulu Ofiziala lortuko da.
Prezioari dagokionez, Bermeon erroldatutakoentzat 300 euro (lau asteburuko aterpeak barne) izango dira eta beste herrietakoentzat 350 euro (lau aterpeak barne). Izen-ematea urriaren 16ra arte edo plaza kopurua bete arte dago zabalik GIZen.
010 (94 617 91 00)