Albistea
‘Kalera kalera’, euskal preso eta errefuxiatuen aldeko martxa, Bermeora heltzen da gaur, uztailaren 20an, eta, besteak beste, kalejira bat egingo da arratsaldeko 20:00etan Goiko plazatik Lameraraino. Lameran Bermeoko alkateak, Idurre Bidegurenek, ongi etorria emango die Kalera kalera ekimeneko kideei.
Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera.
010 (94 617 91 00)