Albisteak

Albistea

Kontzentrazioa, adierazpen instituzionala eta ikastetxeen ekimenak Emakumearen Aurkako Biolentziaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Bermeoko Udalak gaur Emakumeen aurkako Biolentziaren kontrako Nazioarteko egunean, azaroaren 25ean, martitzenean, kontzentrazioa egin du Goiko Plazan eguerdiko 12:00etan. Kontzentrazioan, Udaleko ordezkariekin batera, Erroxape Emakumeen Elkarteko kideak, herriko ikastetxeetako umeak eta herritarrak egon dira. 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, adierazpen instituzionala irakurri du. Bermeoko Udalaren “gaitzespen irmoa” adierazi du indarkeria sexistako agerpen mota guztien aurrean eta gogoratu du “indarkeria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren emaitza dela”.  

Erakunde publikoak, programa egonkor eta jarraituak garatzen, indarkeria sexista mota oro errotik suntsitzeko ahalegina egin behar dutela adierazi du Bermeoko alkateak eta gure herriko neska eta mutil gazteen indarkeria sexista prebenitzeko lanaren aldeko apustua egin du.  

“Erakunde publikoek arlo honetan garatu eta sendotu behar ditugu zeharkako berdintasun politika publikoak, lortu behar dugu gure emakume gazteak ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna izatea”,  aipatu du. 

Bere esanetan, “gizartea aldatzen joan behar gara, Bermeo aldatzen joan behar gara. Indarkeria, erasoak edota jarrera diskriminatzaileak onartzen, justifikatzen edo naturaltzat jotzen duen herririk ez dugu nahi”.  

Bestalde, Erroxape Emakumeen Elkarteak ere hitz batzuk esan ditu eta ikastetxeetako umeek euren adierazpenak egin dituzte Emakumeen aurkako Biolentziaren kontra, ekitaldi polit batean. Ekitaldia amaitzeko ehunka globo lila askatu dira.

 

 

25 / 11 / 2014

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0