Albisteak

Albistea

Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak tramitatuko ditu Behargintzak

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programa publikatu du; eta Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzak diru laguntza hau tramitatzeko zerbitzua eskainiko du. 

Merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntza-programaren helburua da 2014ko irailaren 5etik aurrera egin diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea. Onuradunak jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak izango dira. 

Diruz lagungarriak diren inbertsioak, alde batetik, merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduak, altzariak eta lokalen erreformak eta modernizazioak dira eta, bestetik, balantza elektronikoak, ekipo informatikoak, aplikazioak eta bere konplementuak, beti ere enpresa kudeaketarako badira edo merkatal prozesuan integratuta badaude.  

Eskaerak egiteko epea 2015eko uztailaren 2tik irailaren 15era arte izango da, horretarako kontsignatutako kreditua ordurako bukatu ez bada.

 

Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, izan ere Behargintzak tramitatuko ditu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.org)

 

 

02 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0