Albistea
-30 orduko Oinarrizko Enpresa Kudeaketa ikastaroa otsailaren 21etik 28ra eskainiko da eta Bizkaiko Foru Aldundiak homologatuta dago
Bermeon, 2022ko otsailaren 11an.- Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza Garapen Agentziak ekintzaileei zuzendutako formakuntza eskainiko du otsailaren 21etik 28ra bitartean. Enpresa berria abian jartzeko asmoa duten edota urritik aurrera martxan jarri zuten enpresaburuei zuzenduta dago, 30 ordukoa izango da eta online bidez eskainiko da. Ikastaroa, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak homologatuta dago.
Oinarrizko Enpresa Kudeaketa izena duen ikastaroan honako gaiak landuko dira, besteak beste: ideiaren analisia eta balorazioa, negozio eredu desberdinak, izaera juridikoak, eraketa eta hastapen izapideak, Marketing tresnak, ekonomia eta finantza plana, zergak eta likidazioa, inbertsioen finantzaketa, diru-laguntzak, enpresaren gizarte-erantzukizuna edota teknologia berrien erabilera.
Halaber, ikastaro hau gaindituta izatea BFAk ematen duen Enpresak Abian Jartzeko eta Sortzeko Laguntza jasotzeko derrigorrezko eskakizuna da.
Informazioa eskatzeko edota kurtsoan izena emateko Behargintzarekin harremanetan jarri beharko da:
- Zubiaur tar Kepa 26-28, 1, helbidean
94 617 9190 telefonoan
010 (94 617 91 00)