Albisteak

Albistea

Fielato enparantzako lanak amaitu dira

  • Joan den astean desgaste eta markatze lanak egin zituzten lurzoruan.

Bermeoko Udala herrian dauden puntu beltzak identifikatzeko lanak egiten dabil. Izan ere, herritarren segurtasuna bermatzea da udalaren helburu nagusietako bat. Fielato enparantza zen puntu beltz horietako bat, eta bertan azken urteetan izan diren istripuak saihestu asmoz, irtenbide bat bilatzen saiatu dira. Modu horretara, azken aldian zenbait hobekuntza lan egin dira aldats horretan.

Joan den astean, lurzoruan desgaste eta markatze lanak egin zituzten. Hain zuzen ere, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Prestakuntza, Enplegu, Orientazio eta Laguntza proiektuaren barruan dauden zazpi langile ibili dira lanean, udal langileekin batera. Bermeoko Behargintzatik jakitera eman dutenez, 14 pertsonek osatzen dute taldea gaur egun.

Lehenago, iazko abenduan, barandak luzatu ziren alde batean, eta, bestean, berriz, baranda berritu zen. 1.879,13 euro inbertitu ziren orduan.

“Herritar asko guregana hurbildu dira Fielatoko aldatseko arazoari konponbidea bilatzeko eskatuz. Lanean jarri ginen, herritarren segurtasuna bermatzea delako Bermeoko Udalaren helburu nagusietako bat. Uste dugu barandekin eta pasa den astean egin ziren lurzoruko desgaste eta markatze lanekin Fielato ingurua seguruagoa izatea lortu dugula”, esan du Xabier Ortuzar Butron zerbitzuetako zinegotziak.

12 / 02 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0