Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Arene Kiroldegiko fitness aretoa berritu du

-Besteak beste, ziklo, ‘kardio’ eta elementu gidatu guneko makinak berritu dira, azken belaunaldikoak jarriz

-Gainera gune berri bi zabaldu dira: HIIT gunea eta Circuit Training gunea

-Inbertsio hau burutzeko 333.700,65 € +BEZ bideratu da

Bermeon, 2022ko irailaren 20an.- Bermeoko Arene Kiroldegiko fitness aretoa erabat berritu eta bitan banatu du Bermeoko udalak (lehen pisuan bat eta -1 pisuan bestea). Besteak beste, ziklo gelako, ‘kardio’ guneko eta elementu gidatu guneko makinak berritu dira, azken belaunaldikoak jarriz. Gainera gune berri bi zabaldu dira: HIIT gunea eta Circuit Training gunea. Azkenik, lurzorua ere aldatu da eta paretak margotu eta binilatu dira. Hobekuntza hauek egiteko 333.700,65 € +BEZ erabili dira.

“Arene Kiroldegia urte askoz egon da inbertsio handirik jaso gabe. Gure helburu estrategikoetako bat da bizimodu osasungarria eta kirola sustatzea eta lan hauek egitea behar beharrezkoa zen. Duela hilabete batzuk igerilekua berritu genuen, larrialdietako eskailera ere eraiki genuen eta orain fitness aretoaren txanda izan da eta hobekuntza nabarmena izan da. Uste dut emaitzak bistakoak direla eta erabiltzaileek diferentzia nabarmena dela atzemango dute. Oso pozik gaude azkeneko emaitzarekin. Egia da inbertsio oso garrantzitsua egin dugula Arene Kiroldegian”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

Ziklo gelan, gainera, biking birtualeko ikastaroak euskaraz eta erderaz eskainiko dira horretarako egokituriko pantaila handi bat baliatuz..

20 / 09 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0