Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 30,4 milioi euroko aurrekontua onartu du 2024rako, azken urteotako handiena

-“Aurrekontu hau gure lan lerro nagusi diren pertsonentzat egindako Bermeo gertu eta jasangarria bultzatzeko, herriko jarduera bizia sustatzeko eta eraldaketa ekonomikoa abian jartzeko bideratuko da. Aurrekontu sozialak, feministak, herrikoiak eta euskaldunak dira”, adierazi du Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk 

Bermeon, 2023ko abenduaren 12an.- Bermeoko Udalak 30,4 milioi euroko aurrekontua onartu du gaur EH BILDU eta GUZAN-en aldeko botoekin eta EAJ-PNV-ren kontrako botoekin. Honela, azken urteotako aurrekontu handienetako bat onartuta geratu da. “Aurrekontu hau gure lan lerro nagusi diren pertsonentzat egindako Bermeo gertu eta jasangarria bultzatzeko, herriko jarduera bizia sustatzeko eta eraldaketa ekonomikoa abian jartzeko bideratuko da. Aurrekontu sozialak, feministak, herrikoiak eta euskaldunak dira”, adierazi du Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk.

“Inor atzean uzten ez duen pertsonentzat egindako Bermeo nahi dugu. Erronka argiak dituena, alegia, gizarte politikak, balioak, bizikidetza, eta oinarrizko zerbitzuak bermatzen dituena. Bermeo soziala eta berdinzalea eraiki nahi dugu, etxebizitza, osasuna, bizi kalitatea eta inklusibitatea oinarri izanda.” jarraitu du Nadia Nemeh Shomalyk.
Hauek dira proiektu nagusiak:

- Danontzako Bermeo: Gizarte zerbitzuak ( 1.416.294,58€), Berdintasun politikak (54.200 €).

- Bermeo Bizia: kirola egiteko aukera aniztasuna eta azpiegitura egokiak eskaini ( 807.351,54€)

- Herri erakusleiho artistiko eta kulturala bihurtu ( 615.824 €)

- Ume, nerabe eta gazteei aukera hezigarriak eskaini ( 147.192 €)

- Herritarrak euskaraz bizi daitezen lortu, euskara bereizgarri eta erakargarri eginez ( 152. 203 €)

- Bermeo Jasangarria: eraldaketa urbanistikoa eta auzoen garapena lortu nahi duen Bermeo ( 3.730.559,35 €)

- Bermeoko alde zaharra biziberritu ( 3.317.728,93 €)

- Bermeoko landa auzoen garapena eta irisgarritasuna lortu ( 117.800 €)

- Bermeo eraldatzailea: turismo jasangarria, ekonomiaren garapena, itsasoari lotutako jarduerak, enplegua sustatu, nekazaritza jasangarria, bertoko produktuen aldeko apustua eta herriko merkataritza-ostalaritzaren sustapena ( 383.899 €)

Bermeo gertua: gardentasuna, parte hartzea, eraldaketa digitala, udal antolaketa eta langileen kudeaketa, zorroztasuna, euskararen sustapena, kudeaketa aurreratua, herritarren arreta. ( 18.972.428,9 €)

13 / 12 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0