Albisteak

Albistea

Indonesia, Frantzia eta Las Palmaseko taldeak Bermeoko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia abuztuaren 8an, zapatuan

Indonesia, Frantzia eta Las Palmaseko dantza taldeek Bermeoko Alkartasuna dantza taldearekin batera parte hartuko dute zapatuan, abuztuaren 8an, izango den Nazioarteko XXIX. Folklore jaialdian. Alkartasuna dantza taldeak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen jaialdia gaueko 22:00etan hasiko da Artza Frontoian. 

Gaizka San Pedro Alkartasuna dantza taldeko presidenteak, talde honetako kideek eta Aingeru Astuik, Bermeoko Kultura zinegotziak, aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan Alkartasuna dantza taldeak 1986. urtetik antolatzen duen Nazioarteko Folklore jaialdia. 

Gaizka San Pedrok azpimarratu duenez Folklore jaialdiaren helburua da euskal folkloretik aparte, atzerriko folklorea ezagutu eta erakustea eta Bermeoko ohiturak eta kultura beste herri batzuei ere ezagutaraztea. “Horrez gain, taldeko kideak beste herrialde batzuetako dantza taldeekin egoteko aukera dute elkarrenganako ezagutza bultzatuz”, adierazi du.  

Aurtengo jaialdian, Indonesiako Pelita Harapaneko Bureum Sendati taldeak parte hartuko du herrialde honetako dantzak erakutsiz. Era berean La Reoleko Lous Reoules talde frantziarraren dantzekin disfrutatu ahal izango dugu eta Las Palmasesko San Cristobal elkarte folklorikoen dantzak ere ikusi ahal izango dira. Eta zelan ez Bermeoko Alkartasuna dantza taldearen dantzak ere ikusgai izango ditugu.  

Sarrera  3 euro izango da eta leihatilan eskuratu ahal izango da bertan egunean. Urte guzti hauetan Siberia, Polonia, Grezia, Alemania, Austria, Espainia, Portugal, Hungaria, Italia, Txekia, Kolonbia, Txile, Mexiko, Argentina eta Martinika Irlako taldeek parte hartu dute Folklore Jaialdian. Horri esker, Alkartasuna dantza taldeak Bermeoko izena eta euskal folklorea herrialde horietan zabaltzeko aukera izan du. 

Aingeru Astuik eta Gaizka San Pedrok pertsona guztiak animatu dituzte Bermeoko Nazioarteko XXIX Jaialdian parte hartzera, izan ere, atzerriko eta euskal dantzak eta kultura ezagutzeko eta hauekin disfrutatzeko aukera paregabea eskainiko du.

30 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0