Albistea
Bermeoko Gabonetako argiak gaur, barikuan, abenduaren 1ean, iluntzean biztuko direla jakinarazi du Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Ibarrolazak azaldu duenez, Gabonetako argiak herriko hainbat lekutan jarriko dira, besteak beste, Alde Zaharrean, zeharbidean, San Martin inguruan, Lameran, Aritzatxu bidetik Txibitxagaraino eta Askatasun Bidea kaleko sarreran. Zerbitzuetako zinegotziak zehaztu duenez, Alde Zaharraren kasuan, beste kale baten gehiago jarri nahi izan dira Gabonetako argiak, “baina fatxada batzuetako auzokideen baimenik ez daukagu, eta, hortaz ezin izan dira jarri”.
Ildo berean, herriko zuhaitz batzuk apainduko dira Gabonetako argiekin, hala nola, Taraskan, Erretenen, Lameran, Txibitxagan eta Atalden. Horrez gain, udal eraikin batzuetan ere argiak jarriko dira; esate baterako, udal azokan, kioskoetan, liburutegian eta kultur etxean.
“Iaz baino toki gehiagotan jarriko dira argiak”, azpimarratu du. “Argiekin herriari Gabon giroa eman nahi diogu eta espero dugu herritarren gustukoak izatea”, azpimarratu du.
010 (94 617 91 00)