Albisteak

Albistea

Goizeko udalekuetan izena emateko epea irekita maiatzaren 18tik 29ra arte

Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak goizeko udalekuak antolatu ditu 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat abuztuaren 3tik 14ra. Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute maiatzaren 18tik 29ra arte Bermeoko GIZen (Gizarte eta Kultura Etxea, 1. solairua).

Udalekuen ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da eta, hortaz, umeak etxera joango dira bazkaltzera. Udalekuak hamar eguneko txanda bakarrean izango dira, abuztuaren 3tik 14ra, (asteburua izan ezik) eta 2003-2010 urteen artean jaiotako umeei (5-12 urte) egongo dira zuzenduta.

Plazak mugatuak izango dira, gehienez, 40 umek parte hartu ahal izango dute, adinaren arabera banatutako taldeetan. Udaleku irekietan parte-hartuko duten umeek ez dute aspertzeko denborarik izango, izan be, hainbat dira eurentzako antolatu diren jarduerak: hondartzara eta igerilekura joan, eskulanak, kirola, jolasak...
Izena emateko epea, maiatzaren 29ra arte izango da, GIZen. Bermeon erroldatutako umeek lehentasuna izango dute. Eskainitako plazen kopurua betetzen ez bada, uda Bermeon igarotzen duten umeek be aukera izango dute, eta horien ostean inguruko herrietakoek.

Izen-emateko epea bukatu ostean, eskainitako plaza kopurua baino eskaera gehiago egongo balitz, zozketa egingo litzateke.

Prezioari dagokionez,  kuota arrunta 110 euro da baina errenta  aitorpenaren araberako deskontuak egongo dira eta, urtero moduan,  oinarrizko errentaren jasotzaileek, familia ugariek eta neba-arrebek be onurak izango dituzte. Izena ematerako orduan, 20 euroko bermea ordaindu beharko da. Fidantza hori umearen gaixotasunaren kasuan bakarrik itzuliko da eta matrikularen prezioan aurreratutako 20 euro horien deskontua egingo da.

Informazio gehiago behar duenak 946179158 telefono zenbakira deitu edo giz@bermeo.org helbide elektronikora idatzi ahal dute.

14 / 05 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0