Albistea
Kalean korrika hasi nahi duten 30 urtetik gorako andreei zuzenduta, ‘Andrak korrika? Bai, zergatik ez? Ahal da eta ahal dozu’ ekimena antolatu du Bermeoko Udal Patronatuak maiatzaren 14an, zapatuan, goizeko 10:30ean Araneko kiroldegian Hileko kirol ekimenaren barne.
Saio honetan emakumeek korrika egiteko hasierako taldea sortu nahi da eta parte hartu nahi duten emakumeek Araneko kiroldegian eman behar dute izena. Izena ematea euro bat da.
Irune Ormaetxeak, Kirol Saileko zinegotziak, azaldu duenez, ekimen honen bidez, kirol ohiturak ez dituzten emakumeei hasierako bidean laguntza eman nahi zaie. Horrez gain, adierazi duenez, “jarduera fisiko osasuntsu eta dibertigarriaz baliatuz, emakumearen ahalduntzearen eta ikusgaitasunaren elkargunea sortu nahi dugu eta honetan edonork aurki dezake parte hartzeko eta egokitzeko aukera”.
“Gainera, emakumeak espazio publikoak okupatzen dituzte kirola kalean eginez, espazio itxietatik ateraz”, gaineratu du. Ildo berean, Ormaetxeak nabarmendu duenez, “emakumeen bestelako eredu eta irudiak sortu eta bultzatu nahi ditugu”.
Horrela, Bermeoko Kirol zinegotziak Kalean korrika hasi nahi duten 30 urtetik gorako andra guztiei saio honetan parte hartzera animatu ditu.
010 (94 617 91 00)