Albisteak

Albistea

Ur bataioa abenduaren 16an, zapatuan, Araneko igerilekuan, hileko kirol ekimenaren barne

 


Abenduaren 16an, zapatuan, ur bataioa egiteko aukera egongo da Araneko igerilekuan 17:00etatik 19:00etara, hileko kirol ekimenaren barne. Jarduera horretan 8 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal dute; hortaz, familian egiteko aukera eskaintzen duen kirol jarduera bat da. 

Izena emateko epea irekita dago Araneko kiroldegian eta sarrera euro bat da. Antolatzaileak Udalaren kirol patronatua eta Izaro Sub taldea dira.

Bermeoko Udal Kirol Patronatuak adierazi duenez, hileko kirol ekimenarekin, hilero, aldez aurretik jakinarazitako egun batean, kirol jardueraren bat praktikatzeko edo ezagutzeko aukera dago. “Horrela, herritarrei aukera eman nahi zaie herrian egiten diren jarduerak ezagutzeko, jarduera berriak zabaltzeko eta kirola praktikatzeko, besteak beste”, gaineratu du.

 

 

05 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0