Albistea
Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne, Zinegoak jaialdiko 2015eko film-laburrak ikusteko aukera izango dugu eguenean, otsailaren 22an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan 19:30ean. Sarrera dohainik izango da.
Homosexualitatea ardatz duten sei film-labur horiek ingelesez, danieraz eta portugesaz euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira eta emanaldiaren iraupena 77 minutukoa izango da.
Proiektatuko diren film-laburrak honakoak izango dira: ‘Pepper’ (17') ‘Doce De Goiabada’ (13'), ‘En Eftermiddag’ (8'), ‘Tomorrow’ (14'), ‘Hole’ (15'), eta ‘Miss Finknagle Succumbs To Chaos’ (10'). Film-laburrei buruzko informazio gehiago bit.ly/2EwOExa eskuratu ahal izango da.
Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Filmategia eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.
Bermeoko Udalak herritar guztiei animatu nahi die Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne proiektatuko den film-laburren emanaldia ikustera.
010 (94 617 91 00)