Albistea
Herritarren kexak eta iradokizunak kontutan eukita, pasadan barikuan otsailak 26, egindako Zerbitzu Batzordean, Udalak aho batez, Alde Zaharraren Oinezkoentzako Gunea arautzen dauan ordenantzan hurrengo aldaketat egitea adostu dute:
1.- Alde Zaharrean erroldatutakoak, etxebizitza bakoitzeko ibilgailu bi baimenduta egon daitezke
2.- Oinezkoentzako gunearen barruan baimendu edo onartutako garaje-lekuren bat erabiltzen duen edozein pertsona, garaje leku bakoitzeko baimen bi izan ditzake.
3.- Nahiz eta Alde Zaharrean erroldatuta ez egon baina, bigarren bizitetxerako (oporrak, asteburuak, ea.) Alde Zaharrean dagoen etxebizitza baten jabeek ibilgailu bat baimendu dezakete.
4.- Alde zaharrean erroldatuta dauden 65 urteko gorakoak edo menpekotasun egoeran daudenak, ibilgailu baimendurik ez duten bitartean, beste pertsona baten ibilgailu bat, Alde Zaharrean erroldatuta egon ez arren, baimendu dezakete.
5.- Goizeko 7:00etatik 12:00tara, zamaketa lanak egiteko, Alde Zaharrera sarbide osoa izango da, baimenduta nahi ez baimenduta egon. Beste baldintzek berdin darraizkie, gehienez 30 minutu eta aparkatzea debekatuta.
Datorren egunetan Udal Taldeen ordezkariek herriko talde eta elkarte ezberdinen ordezkariekin batzartuko dira araudiaren nondik norakoak aztertzeko eta ekarpenak hartzeko. Hori egin ondoren araudian egin beharreko aldaketak bideratzeko prozesua martxan jarriko da.
Elkarteren bat batzar honetan parte nahi badu eta, Udaletik deitu ez bazaio, Zerbitzu Sailaren telefonora dei dezake 94 617 91 29.
Zure iritzia eman nahi baduzu, bideratu gertuen daukazun elkartearen bitartez.
010 (94 617 91 00)