Albistea
Nagusien Eguna ospatuko da Bermeoko Sancti Spritus zaharren udal egoitzan bihar, zapatuan, azaroaren 5ean. Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak, azaldu duenez, “jai horretan, egoiliarrak eurak direla eguneko protagonistak sentitzea nahi dugu”.
Jai egunari hasiera emateko 11:30ean meza ospatuko da, eta bertan nagusiek mezako irakurketak eta eskaintzak egingo dituzte. Horrez gain, hiru egoiliarrei omenaldia egingo zaie, hain zuzen ere, Alejo Ensunzari, José María Castañoseri (Juanito) eta Magdalena Bravori, gaur egun udal zaharren egoitzan denbora gehien daramaten egoiliarrak baitira.
Meza ondoren, Bermeoko abesbatzaren emanaldia izango da eta, ondoren, egoiliarrek osatutako danborrada entzun ahal izango da. Ostean, bazkaria eta horretan egoiliar eta senideek elkar gozatzeko aukera izango dute. Egun horretan, betiko moduan, senide barik dauden egoiliarrek boluntarioen laguntza izango dute.
Bazkari ostean festak jarraituko du musikarekin eta dantzarekin. Izan ere, besteak beste, ‘Kanta kanta lorue’ ekimenarekin euskal kantekin disfrutatzeko aukera egongo da udal zaharren egoitzan.
010 (94 617 91 00)