Albistea
Bermeoko Udal Kirol Patronatuak ‘Busti Zaitez Esklerosi anitzaren aldeko’ kanpainarekin bat egingo du igandean, uztailaren 10ean. Kanpaina hau Esklerosi anitzaren Euskal Fundazioak antolatzen du eta helburu nagusiak bi dira: gizarteari gaixotasunaren inguruko informazioa ematea eta errehabilitazio zerbitzuetarako dirua biltzea.
Horrela, Bermeoko Udal Kirol Patronatuak elkartasun jardunaldi honetan parte hartuko du eta gaixotasuna dutenekiko elkartasuna agertu nahi duten herritarrek Araneko kiroldegiko igerilekuan dute aukera domekan 10:00etatik 14:00etara. Bertara joan eta uger egin behar dute. Bukatzean, uger egindako distantziak neurtuko dira.
Horrez gain, Araneko kiroldegian stand bat jarriko da esklerosi anitzari buruzko informazioarekin eta hainbat produkturekin.
010 (94 617 91 00)