Albistea
-Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 23ra arte eta, aurtengo edizioan, 2.000 euro banatuko dira sarietan
Bermeon, 2021eko apirilaren 13an.- Bermeoko Udalak ‘Bermeoko Laugarren Erakusleiho Lehiaketa’ martxan jarri du. Txapelketan kanpoaldera ematen duen erakusleihoren bat daukaten Bermeoko komertzioek parte hartu ahal izango dute eta apirilaren 23ra arte eman ahalko dute izena. Horretarako, Berhaz bulegora hurbilduko beharko dira eta bertan dokumentazioa aurkeztu. Beti bezala, sari bikainak emango dira. Izan ere, 2.000 euro banatuko dira sari guztiak kontutan hartuz.
Erakusleihoen lehiaketak herriko saltokiak indartzeko eta herrian kontsumoa suspertzeko helburua du. Aurtengo gaia honakoa izango da: Bermeo udaberriz jantzia. Esan bezala, 2.000 euro banatuko dira sari ezberdinetan eta sari guztiak epaimahai profesionalak emango ditu:
- Erakusleiho onenari saria: 1.000 euro
- 2. erakusleiho onenari saria: 500 euro
- 3. erakusleiho onenari saria: 500 euro
“Ekimen honen helburua argia da: herriko saltokiei laguntza eskaintzea eta bertoko kontsumoa sustatzea. Uste dugu oso ekimen polita dela eta horregatik erabaki dugu laugarren aldiz egitea. Bermeoko Udaletik lehiaketan parte hartzeko deia luzatzen diegu herriko komertzio guztiei eta herritarrak bertoko dendetan erosketak egitera animatzen ditugu”, aipatu du Bermeoko Komertzio eta Turismo zinegotzi Kepa Zumetak.
010 (94 617 91 00)