Albistea
Zahartzaro aktiboa bultzatuz eta musika ardatz hartuta Sancti Spiritus Udal egoitza eta musika eskolaren artean, programa berri batekin hasi gara, esperientziadun jendearekin musika tailerra. Eguaztenetan egoitzatik musika eskolara 5 pertsona joaten dira, musika klase ezberdinak jasotzera.
Lantzen diren aldeak hauek dira:
· Egoitzatik kanpo aktibitate bat egitea
· Taldeko partaide sentitu
· Gustura sentitu
· Estima pertsonala eta soziala hobetu
· Memoria landu
· Psikomotrizitatea landu.
Tailerra urrian hasi da eta balorazio oso positiboa da , egoileak oso gustura sentitzen dira eta astero hurrengo klasea noiz helduko den zain daude.
010 (94 617 91 00)