Albisteak

Albistea

Zabalik da busturialdeko gazte enpresak sortzeko eta sendotzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

-Eskaerak uztailaren 15era arte egin ahal izango dira. Onuradunak 35 urtetik beherako gazteak izango dira, 2021ean enpresa bat sortu dutenak eta “Gaztedi Busturialdea” proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.

 

 Beste urte batez, Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuek, Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute “Gaztedi Busturialdea” proiektua garatzeko eta gauzatzeko. Helburua, lankidetzarako esparrua ezartzea da, Busturialdeko udalerrietan gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko “Bizkaia Gazteak” estrategiarekin bat etorriz.

Zentzu honetan, Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako gazteek enpresak sortu eta hauek sendotzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da. Eskaerak 2022ko uztailaren 15era egin ahal izango dira.

Planaren zuzkidura ekonomikoa 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak izango dira, 2021ean enpresa bat sortu dutenak eta “Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.

Laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da, betiere orain arte egindako inbertsioa 600 eurotik gorakoa izan bada. Dirulaguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira.

 

Laguntzen onuradun izateko bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

§  Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) eta Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotea: 2021/01/01 – 2021/12/31, biak barne.

§  Edozein forma juridiko izatea.

§  Bazkideetako batek, gutxienez, honako baldintza hauek betetzea:

o   Gaztedi Busturialdea proiektua osatzen duten udalerrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez, EJZn alta eman aurreko urte jarraitu batean.

o   36 urte bete barik izatea EJZn alta emandako datan.

§  EJZn eta LAABn alta emateak etengabea izan behar du hasierako alta-datatik laguntzen ebazpen-datara arte.

§  Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emateak eta Negozio Planak zuzeneko lotura izan behar dute.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:

·         Sustatzailearen edo sustatzaileen NANa(k).

·         Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo baliokidean alta emanda egotearen ziurtagiria.

·         Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egotearen ziurtagiria.

·         Erakunde juridikoa denean, eraketa egiaztatzen duen agiria.

·         Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiriak.

·         Bideragarritasun-plana eta negozio plana.

·         Langileen kontratuak, halakorik balego.

·         Minusbaliotasun-ziurtagiria, halakorik balego.

·         Zinpeko aitorpena.

·         Lan-eremuaren alokairu-kontratua edo salerosketaren dokumentazioa.

 

Eskabideak honako leku hauetara bideratuko dira:

·         GIZ BERMEO – Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua:

Irakaskintza kalea 14-16 - 48370 BERMEO - Tel.: 94 617 91 58  

  • Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua – URREMENDI LGE: Domingo Alegria enparantza z.g. (Merkatua) - 48330 GERNIKA-LUMO - Tel.: 94 625 76 09 
  • Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa:

Foru Plaza 2 - 48300 GERNIKA-LUMO - Tel.: 94 627 02 15 

 

Informazio gehiago: www.gaztedibusturialdea.eus / info@gaztedibusturialdea.eus

17 / 06 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0