Albistea
Gure Esku Dago ekimena ekainaren 10erako giza katea prestatzeko lanean ari da. Horrela, herritarrei giza katearen nondik norakoak aurkezteko hitzaldia eskainiko du martxoaren 22an, eguenean, 19:30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
Hitzaldia Ana Tere Bengoetxeak, Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeko kideak, aurkeztuko du, eta hizlariak Jone Amonarriz, Gure Esku Dago ekimenaren komunikazio arduraduna, eta Andoni Mikelarena komunikazioan aditua izango dira.
Bermeoko Gure Esku Dagok herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldira, ekimen horren nondik norakoak ezagutzeko.
010 (94 617 91 00)