Albisteak

Albistea

BERHAZ bulegoan hainbat aldaketa egongo dira datozen asteotan

-Besteak beste, bulegoaren berrantolaketa burutu, BAK-Q ziurtagiria jasotzeko aukera eman eta paperarekin lan egiteari utziko zaio bulegoan

Bermeon, 2022ko maiatzaren 2an.- Bermeoko Herritarrentzat Arreta Zerbitzuak (BERHAZ-ek) hainbat aldaketa izango ditu aste honetatik aurrera. Bulegoa bera herritarrentzat erosoago egite aldera, besteak beste, berrantolaketa bat burutuko da datozen asteotan. Bulegoko harrerako mahaia desagertuko eta, horren ordez, mahaiak ezarriko dira. Gainera, BAK-Q ziurtagiria BERHAZ-en eskuratzeko aukera egongo da gaurtik aurrera. Azkenik, bulegoak paperarekin funtzionatzeari utziko dio eta paper guztiak digitalizatu egingo dira gaurtik aurrera ere.

“BERHAZ bulegoan hainbat aldaketa izango ditugu. Herritarrek, bertan sartzen direnean, bulego atseginago eta praktikoago bat aurkituko dute aste gutxitan. Mostradorea alde batera utzita, banketxeetan bezala, mahaiak aurkituko dituzte, administrazio hurbilago bat lortze aldera. Gainera, BAK-Q ziurtagiria eskuratzeko aukera ere egongo da gaurtik aurrera eta honek asko erraztuko du herritarren bizitza. Azkenik, paperarekin lan egiteari utziko dio hemendik aurrera BERHAZ-ek. Orain arte bezala, herritarra bera paperarekin sartu ahal izango da bere tramiteak burutzeko eta bertan digitalizatuko dugu. Berritasun honek barne-lanketari eragingo dio, ez herritarrari”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

BAK-Q ziurtagiria eskuratzeko zerbitzua modu errez eta arinean egin ahal izateko hitzordua eskatzeko aukera egongo da. Honela, zerbitzu hau jasotzera datorren herritarra zuzenean artatuko da eta beharrezko azalpenak emango zaizkio.

02 / 05 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0