Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 300 eurora arteko dirulaguntzak emango ditu merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz jartzeko

  • Helburu nagusia merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzea eta establezimenduetako identifikazio ikurrak euskaraz jartzea da.
  • Laguntza eskatzeko azkenengo eguna abenduaren 15a izango da eta Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da

Bermeon, 2023ko ekainaren 29an.-  Merkataritza eta enpresa arloan euskararen erabilera sustatzea eta establezimenduetako identifikazio ikurrak euskaraz jar daitezen laguntzeko xedez, Bermeoko Udalak herriko merkataritza establezimenduetan errotuluak euskaraz ipintzeko dirulaguntza deialdia argitaratu du.

Horretarako, 300 eurora arteko dirulaguntzak emango ditu udalak errotulu bakoitzeko. Hori bai, eskatzaileak, errotulua jarri aurretik, errotuluaren zirriborroa aurkeztu beharko du, aurreikusitako testuarekin. Ondoren, jatorrizko faktura aurkezteaz gain, ipinitako errotuluaren argazkia ere aurkeztu beharko du.

Interesdunek abenduaren 15era arte izango dute laguntza eskatzeko aukera eta Bermeoko Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez egin beharko da:

https://www.tramiteakonline.bermeokoudala.eus/sede/index.php?id=erregistro_telematikoa


Honakoak dira, besteak beste balorazio irizpide zehatzak: e
rrotulua euskaraz idatzita egotea, errotuluaren testua zuzen idatzita egotea, hala badagokio, hirigintzako lizentzia eskatuta izatea, elementu bat baino gehiago ipini gura badira, bakoitzari dagozkion agiriak aurkeztea, Bermeoko Udalarekin zorrik ez izatea eta establezimenduak errotulua lehenengo aldiz euskaraz jartzea.

Dirulaguntzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

- Telefonoa: 94 617 9122

- Helbide elektronikoa: euskera@bermeo.eus 

- https://www.bermeo-euskaraz.eus/diru-laguntzak

29 / 06 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0