Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia Sollubeko errepidearen hobekuntza elkarrekin aztertzen ari dira

-Aritz Abaroa Bermeoko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin eta Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Foru Diputatuarekin bildu da, Bermeo eta Mungia lotzen dituen errepidearen hobekuntza aztertzeko

Bermeon, 2021eko maiatzaren 18an.- Aritz Abaroa Bermeoko alkatea, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko Foru Diputatua astearte honetan bildu dira Sollubeko errepidearen hobekuntza elkarrekin aztertzeko. Bilera Foru Jauregian gauzatu da, Rementeriak Bermeo eta Mungia lotzen dituen errepidearen hobekuntza lanak burutzeko 35 milioi euroko partidaren berri eman eta handik hiru astera.

Bermeoko konektibitatea Udal Gobernuaren legegintzaldiko helburu nagusietakoa da, eta iragarpen hori bi erakundeen arteko hainbat hilabetetako lankidetzaren emaitza izan da.

Horrela, Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak beste pauso bat eman dute erakundeen arteko lankidetzarekin jarraitzeko, udalerriak behar dituen hobekuntza-lanak egiteko, ondoan dagoen Mungiarekin eta Lurraldeko gainerako lekuekin konektatzeko.

19 / 05 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0