Albistea
Saihesbideko lanen arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, urtarrilaren 27an, martitzenean, goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara, Artike Bidean, zubi parean, Irastorzako lantegitik aurrera, trafikoa itxiko da, saihesbideko zubiari buelta ematea aurreikusten dutelako. Azaldu dutenez, lan hauek beti ere eguraldiak baldintzatuko ditu, batez ere haizeak. Lan hau joan den asteartean egitea aurreikusi zuten, baina ezinezkoa izan zen.
Ildo berean, urtarrilaren 26an, astelehenean, Sollube bideko trafikoa bide berritik bideratuko da lanak egiten ari diren bitartean. Aldaketen berri emateko seinaleak jarriko dira.
Saihesbideko lanen arduradunek Udalari jakinarazi diotenez, eguraldiak baldintzatuko ditu aipatutako lan guztiak, hortaz aldaketak egon daitezke. Horrela bada, informazioa eduki bezain pronto herritarrei horren berri emango diela adierazi du Udalak www.bermeokoudala.eus web gunean.
010 (94 617 91 00)