Albisteak

Albistea

Bermibus anbulatorio parean geldituko da astelehenetik, uztailaren 9tik, aurrera

 

Bermeoko Udalak  Bermibuseko geltokiak egokitzea erabaki du. Horrela, astelehenetik, uztailaren 9tik, aurrera, San Juan portalean gelditu beharrean, anbulatorio parean geldituko da, bertara doazen herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobeto bermatzeko; izan ere, geltoki horretan gelditzen diren erabiltzaile asko anbulatoriora joaten dira eta euretariko batzuen mugikortasuna murriztua da.

Bermeoko Udalak erabaki hau hartu du herritarren eskaerak eta beharrizanak kontuan hartuta, adierazi du Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak eta Zerbitzuetako zinegotziak. Ildo horretan, helburua kalitatezko zerbitzua eskaintzea dela azpimarratu du.

Bestalde, ingurumena zaintze aldera eta trafikoa saihesteko, Ibarrolazak, Aritzatxu hondartzara joateko, autoa erabili beharrean, autobusa erabiltzeko eskatu die herritarrei;  horrela, “gutxiago kutsatzen dugu eta guztion artean gure ingurua zaintzen dugu”.

Era berean, alkateordeak gogoratu duenez, Aritzatxura joateko Bermibusa erabiltzea “oso erosoa” da; izan ere, “hondartzatik oso gertu geltokia du, eta garraio publikoa erabiliz ez duzu aparkalekurik bilatu behar". “Hortaz, autobusa dagoen egunetan animatu eta Bermibusen joan Aritzatxure”, nabarmendu du.

Bermibusek, astelehenetik barikura, goizez 7:45etik 14:15era eta arratsaldez 16:45etik 19:15era, eta zapatuetan goizez 8:45etik 13:15era, eskaintzen du zerbitzua ordu erdiro. Lameratik laurdenetan eta laurden gutxiagotan irteten da, eta domekatan ez dago Bermibus zerbitzurik.

Gainera, Bermibusek txartel sistemaren bidez funtzionatzen du. Ibarrolazak gogoratu duenez,  txartelak ordainketa prozesua errazten du, eta gainera hainbat abantaila eskaintzen ditu, izan ere, txartelarekin bidaia arruntaren tarifa 0,70 eurokoa da Ordez, txartela ez dutenek ohiko billetea euro bat ordainduko dute.

 “Jubilatu, langabetu, %65eko edo gehiagoko minusbalia dutenek eta familia ugariek, hobariak dituzte eta bidaia 0,50 euro da. Horretarako txartela behar dute”, azaldu du Ibarrolazak. 

Mota guztietako txartelek bi euroko prezioa dute eta txartelak autobusean bertan eskuratu daitezke. Jubilatu, langabetu, %65eko edo gehiagoko minusbalia dutenek eta familia ugariek, Berhaz bulegoan eskuratu ahal dute, dagozkien dokumentazioa aurkeztu ondoren. Lau urtera arteko umeek ez dutela tasarik ordaindu behar gogoratu du Ibarrolazak. Alkateordeak erabiltzaile guztiei txartela egiteko gomendatu die; izan ere, bidaiak merkeagoak dira eta gainera erosoagoa da bidaiarientzat zein gidarientzat. 

Ibarrolazak gogoratu duenez, Bermibusekin herritarrei garraio publikoaren kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen saiatzen gara. Azkenez, herritarrak Bermibus zerbitzua martxan dagoen egunetan erabiltzera animatu ditu. 

Hona hemen Bermibusen ibilbidea eta geltokiak:

Ibilbidea

Geltokiak

Lamera (urteera)

Lamerako autobus geltokia

Txibitxiaga kalea

Txibitxaga kalea 20-22

 

Askatasun bidea

Erribera enparantza

San Andreseko getokia (Askatasun bidea 42)

Erreñezubi kalea

 

Nardiz tar Gonzalo enparantza

Ondarraburu kalea

Artieda tar Iñigo kalea

 

Azokako autobus geltokia

Zubiaur tar Kepa kalea (Hizkuntz eskolaraino)

Ibarreta kalea

 

Bizkaiko Jaurerria kalea 41-39

San Martin/Bizkaiko Jaurerria kaleak

Bizkaiko Jaurerria kalea

Bizkaiko Jaurerria kalea 1 - "Luma" aurrean

Tonpoi bidea

Anbulatorioa

Tonpoi bidea

 

Talako geltokia

Talako Andra Mari auzoa

Barrueta tar Benito

Haur eskolako geltokia

Matxitxako bidea

Hilerriko geltokia

 

Atalde kalea

Kiroldegiko geltokia

Aritzatxu bidea

 

Azokako autobus geltokiaren aurrean

Zubiaur tar Kepa kalea

Lamera (helmuga).

Lamerako autobus geltokia

 

 

 

 

06 / 07 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0