Albisteak

Albistea

Bermeoko bonuak gaurtik aurrera erabilgarri!

-Bonuak erabiltzeko, kanpaina honetara atxikitu diren merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara hurbildu eta NAN-a erakutsi besterik ez da egin beharko 

Bermeon, 2021eko azaroaren 22an.-  Bermeotarrek gaurtik aurrera erabili ahal izango dituzte Udalak eskuragarri jarri dituen 5.167 bonuak. Horretarako, kanpaina honetara atxikitu diren merkataritza edo ostalaritza establezimenduetara (91, guztira) hurbildu eta NAN-a erakutsi besterik ez da egin beharko. Ez da beharrezkoa izango bonuak aurretiaz erostea. Merkatari, dendari edo tabernariak bezeroak bonua erabili duela apuntatuko du Bermeoko Udalak ekimen honetarako sortu duen plataforman. Aurreko bonuen kanpainetan bezala, egitasmo honen helburua da tokiko kontsumoa bultzatzea eta merkataritza sustatzea.

Bi bonu mota kaleratuko dira: merkataritza establezimenduetara bideratutakoak eta ostalaritzan erabili ahal izango direnak. Hori bai, herritar bakoitzak, gehienez ere, bakoitzetik 4 deskontu bonu erabiltzeko aukera izango du. Herriko merkataritza establezimenduetan erabiltzeko bonu bakarra jarriko da salgai: 15 eurokoa. Herritarrak, hau erositakoan, 20 euroko gastu ahalmena izango du eta ezin izango ditu inoiz ere bi bonu baino gehiago batera erabili erosketa bat egiten duenean.

Bestalde, ostalaritza establezimenduetarako 3 bonu mota jarriko dira eskuragarri: 4, 10 eta 20 eurokoak, hain zuzen ere. Hauek eskuratutakoan, kontsumitzaileak, 6, 15 eta 30 euroko gastua egiteko ahalmena izango du, hurrenez hurren. Hemen ere, aurrekoetan bezala, bi bonu erabili ahal izango dira erosketa bakoitzean baina aukera hau egiten bada erabiltzaileak bi bonu mota berdin erabili beharko ditu derrigorrez. Hau da, ezingo ditu kantitate ezberdineko bonuak nahastu.

Bonuak, hemen erabilgarri:

7 MARES

AB ESTETICA AVANZADA

AGIRRE BURDINDEGIA

AMATXU

ARBER

ARROYABE GASTRODENDA

ATXIKANE

AUE

BEDS KOLTXOI DENDA

BEIBI

BERMEO OPTIKA

BERMEO PRINT

BERMEOKO KAFE ANTZOKIA

BIKEBI

BRONCEARIUM

BRONZESTETIKA

MARIBI OINETAKOAK

CH GAZTE MODA

DECOR HOGAR IÑIGO

DECORACIONES RAFA

DONIENE PARAFARMAZIA

DOUBLE ACT MIKEL AREIZAGA ELEKTROTRESNAK

ELLE

EROSKI CITY

ETXEKO TRESNAK - DONIENE

EXPERT GOIKOETXEA

EXPERT TOJA

FANCY

APARICIO FARMAZIA

BEGOÑA SANCHO FARMAZIA

IZASKUN LEZAMIZ FARMAZIA

LAIDA SARMIENTO FARMAZIA

ZABALA FARMAZIA

FITNESS

GABARI GOZOTEGIA

GABILONDO BOTIKA

GEUZETXUEK

IKUSBERRI OPTIKA

INTER SPORT

INTXARE

IPAR OPTIKA

IRABI

ITURRI ORTOPEDIA PARAFARMAZIA

IZARO KAFETEGIA

IZARZUGAZA HARATEGIA

JOKERA SPORT

JULITA LENTZERIA

KACHETT

KARIN KARA

KARMELE ILEAPAINDEGIA

KILIMA

KONPON PC

KUKU ENEA

LANDABASO HARATEGIAK- AZOKA

LANDABASO HARATEGIAK

NEREA LENTZERIA

LUMA LIBURUDENDA

MAITIA

MAIZ (MUTILAK)

MAIZ (NESKAK)

MARIA ARTEA MIHISE DENDA

MARIAN LENTZERIA

MARLENN

BIGARTE MERTZERIA

ISABEL MERTZERIA LENTZERIA

95 MERTZERIA

MIKA ALBAITARITZA KLINIKA

MIO MUN

MONICA MODA

NUSADUA

PAY-PAY

JUAN JOSE ILEAPAINDEGIA

JUAN JOSE ILEAPAINDEGIA (Neskak)

YOLI ILEAPAINDEGIA

PILAR RUANO RODRIGUEZ

PHUKET

SEÑE UMEEN ARROPA DENDA

T-KIMUA

TXALINTXU

TXIMELETA

TXOKOLAT SALON SHOP

UDANE JOSTAILU DENDA

UHAINA SURF & ART

URDAIBAI KOLTXOIAK

USAINAK

ZAINDU

ZIOR BITXIDENDA

ZUBIGANE TABERNA

ZULUETA ALTZARIAK

ZURETZAT

22 / 11 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0