Albisteak

Albistea

Familia eskola programa zabala antolatu da 2024-2025 ikasturterako

Bermeoko Udalak, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bitartez, familientzako prestakuntza proposamen zabala prestatu du 2024-2025 ikasturterako, eta lehenengoa abenduaren 10an izango da (martitzena), Sagrado Corazon ikastetxean.

Gaur egun, familia hezkuntzaren garrantzia ezinbestekoa da, eta horregatik, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak Bermeoko familientzako prestakuntza global bat antolatu du. Aurten, sei gai ezberdinekin osatutako programa eskainiko da, familiek hezkuntza prozesuan aktiboki parte har dezaten.

Saioak Bermeoko ikastetxeetan egingo dira, baina ez dira ikastetxeetarako familietara mugatuko, herriko familia guztiek parte hartzeko aukera  izango dute.

Prestakuntza saio hauek hurrengo gaiei buruzko informazioa eta tresnak eskainiko dituzte:

  • Abenduak 10: Lehenengo mugikorra erostea… opari aproposa Gabonetarako? Sagrado Corazon Ikastetxean, 17:30ean.
  • Urtarrilak 16: Nerabeen emozioen bidelagun. Nola zaindu komunikazioa gure seme-alabekin? San Frantzisko Herri Ikastetxean, 17:30ean.
  • Urtarrilak 30: Nerabeak eta estresa: Familientzako tresnak kudeaketa emozionalean. Bermeoko Institutuan, 17:30ean.
  • Otsailak 13: Sare sozialak eta nerabeak, aro digitaleko familiak. San Frantzisko Herri Ikastetxean, 17:30ean.
  • Martxoak 26: Pornografia eta nerabezaroa. Gizarte eta Kultura Etxean, 17:30ean.
  • Maiatzak 8: Lehen kontsumoak eta nerabeak: Prebentzioa eta komunikazio eraginkorra nerabezaroan. Eleizalde Ikastolan, 17:30ean.

Oso erraz eman daiteke izena. Familia eskolen kartelean agertzen den QR kodearen bitartez egin daiteke edo hurrengo estekara sartuta: https://labur.eus/TxAYs

Saioak doakoak dira, eta gaiak independenteak direnez, gura beste saiotan eman daiteke izena. Saio bakoitzak aurrera egiteko, gutxienez, 4 pertsonek eman beharko dute izena, eta, gehienez 30 pertsona onartuko dira.

Informazio gehiago gura izanez gero:

bermeoprebentzioa@etorkintza.org  

Telf: 675 02 50 18  edo  94-617 91 58 

28 / 11 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0