Albisteak

Albistea

Irekita XXVI. Hegaluze Sarirako hautagaien proposamenak aurkezteko epea

  • Hautagaiak proposatzeko epea maiatzaren 5ean bukatuko da eta saria maiatzaren 19an emango da Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian

Bermeon, 2021eko martxoaren  29an.- Bermeoren izena zabaldu eta goratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea nabarmentzen jarraitzeko eta ekimenak jatorriz, ekintza puntual bat edo jarraipen profesional bat (kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia…) saritzeko xedearekin aurten ere, Bermeok Hegaluze Saria entregatuko du. Saria 1997an sortu zen eta aurten bere 26. edizioa ospatzen da.

Irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du eta hautagai batentzako proposamen asko baldin badaude, bat izatea legez hartuko da, eta ez bozketa moduan. Hautagaiak proposatzeko epea maiatzaren 5ean bukatuko da eta saria maiatzaren 19an emango da Arrain Azokaren inagurazio ekitaldian. Hautagairen bat proposatu nahi duenak, orri batean idatzi behar ditu haren datuak eta zergatiak eta helbide elektroniko honetara bidali turismoa@bermeo.eus edota Udal Turismo Bulegoan (Udal Liburutegian) aurkeztu.

Beste edizioetako saridunak:
Gaztelugatxeko Doniene Zaintzen dauen batzordea (1997) / Antonio Carmona (1998) / Josu Unanue (1999) / Arrain Kontserba Lantegiak (2000) / Alkartasuna Dantza Taldea (2001) / Club Bermeo (2002) / Arraun Elkartea eta Bermeoko arrantzaleak (2003) / Hegaluze itsasontzia (2004) / Lucia Etxebarria (2005) / Juan Gametxogoikoetxea (2006) / Zulai Agirre Alegria (2007) / Ilaski Serrano (2008) / Bingen Fernandez (2009) / Jabi Elortegi (2010) / Bermeoko Santa Veracruz Kofradia (2011) / Bermeoko Abesbatza eta Izaro Abesbatza (2012) / Bermeoko Herri Babesa (2013) / Juan Antonio Apraiz (Coyote) (2014) / Serrats Kontserbak (2015) / “Fray Alberto” Alberto Aurrekoetxea Astuy (2016) / Eleizalde ikastola (2017) / Atunontzi izozkailuen enpresek (2018)/ Erroxape  Emakumeen Elkartea (2019)/Asier Romero (2021)/Rafa Sardina (2022)

29 / 03 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0