Albisteak

Albistea

Turismoko ekipamenduak modernizatzeko laguntzak tramitatuko ditu Behargintzak

 

Turismoko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa tramitatuko du Bermeoaldeko Behargintzak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak turismoko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa abian jarri du eta Behargintzak bideratuko ditu laguntza hauek.  

Turismoko ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programaren helburua da turismo sektoreko oinarrizko ekipamenduak  modernizatzeko 2014ko uztailaren 29tik aurrera egiten diren inbertsio proiektuak laguntzea. 

Onuradunak dira honako jardueren barruan dauden enpresa txiki eta ertainak: turismo ostatua; sukaldaritza: jatetxeak, tabernak eta kafetegiak; bidaia agentziak, interpretazio zentroak, turismo-garraioa eta turismo aktiboa. Eskabide epea 2015eko abuztuaren 11ra arte da.  

Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute, izan ere Behargintzak tramitatuko ditu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.org).

 

 

16 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0