Albistea
Bermeo, 2023ko abuztuaren 2an. Adin guztien artean irakurtzeko ohitura sustatzeko helburuarekin, Bermeoko Udalak "Udako Liburutegia" jarri du martxan. Aritzatxu hondartzaranzko bidean etxola bat jartzean datza, nahi duten bermeotar guztiek liburuak eta aldizkariak maileguan har ditzaten, udan ere kultura sustatuz. "Udako Liburutegia" erabat doakoa izango da eta abuztuaren 26ra arte irekita egongo da honako ordutegian:
Astelehenetan: 16:00-19: 00
Asteartetik ostegunera:11:00-14:30/16:00-19:00
Aipatu behar da liburutegian dagoen materiala liburutegiko bazkide den edozein bermeotarrek jaso ahal izango duela. Bazkide ez direnek izena eman ahal izango dute beharrezko dokumentazioa betez eta liburutegira eramanez.
Aurtengo berrikuntza gisa, hainbat tailer antolatu dira goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 18:30era:
Abuztuak 4: Birzikla tailerra
Abuztuak 11: Ipuinetako pertsonaiak
Abuztuak 18: Arte sortzailea
Abuztuak 25: Eskulan dibertigarriak
010 (94 617 91 00)