Albisteak

Albistea

Haize bandak mikrokontzertua eskainiko du bihar, martitzenean, Bermeoko Musika Eskola aurrean

 

Musikarekin gozatzeko aukera izango dugu bihar, martitzenean, apirilaren 24an, Bermeon; izan ere, haize bandak mikrokontzertua eskainiko du 19:00etan udal musika eskola aurrean.

Kontzertu horretan, musika eskolako haize instrumentu joleek, Bermeoko Fanfarriako kideekin batera prestatutako hiru pieza joko dituzte, eta guztira 40 musikarik parte hartuko dute 15 minutu iraungo duen saio honetan.

Hortaz, giro ederra izango da, eta Bermeoko Udalaren Musika Eskolak herritarrak kontzertu honetara gonbidatu ditu, musikarekin zuzenean ondo pasatzeko aukera eskainiko duelako. 

23 / 04 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0