Albisteak

Albistea

'Txarriboda' antzezlana martxoaren 10ean, zapatuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Hika Teatro taldearen eskutik, ‘Txarriboda’ antzezlana taularatuko da martxoaren 10ean, zapatuan, Bermeoko Kafe Antzokian, gaueko 21:00etan. 

Antzezlan honetan Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira eta ezkondu egin dira gaur. Ezkontza festa da. Parranda. Itxurakeria. Pozik ez egotea ezinezkoa den egun berezia. Egun horretan guztiok bihurtzen gara aberatsak ez ezik, erromantiko itsu. Txerri hipokritak, izugarrizko Txarriboda  baten protagonista. 

Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua da ‘Txarriboda’, Kepa Urrestiren kolaborazioarekin eta kantuen letrak Onintza Enbeitak idatzi ditu. 

Antzezlana euskaraz izango da. Sarrerak 10 euro dira eta salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunentzat 8 euro izango da leihatilan. 

05 / 03 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0