Albistea
Bermeoko Berton Elkarteak urtero antolatzen duen Merke-Merke azoka otsailaren 28an, zapatuan, Taraskan izango da. Horrela, kalitatezko produktuak prezio ekonomikoetan eskuratu nahi dituzten pertsona guztiek Merke-Merke azokara bertaratu daitezke otsailaren 28an goizeko 10:00etatik 21:00etara.
20 saltoki inguru egongo dira eta horietan mota askotako produktuak eskuratu ahal izango dira, besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako arropak eta oinetakoak, lentzeria eta dekorazioa. Horrez gain, herriko denda batzuk euren produktuak kalera aterako dituzte egun berean.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Merke-Merke azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan eros daitezke. Horrela, otsailaren 28an, zapatuan, Taraskan egingo den Merke-Merke azokara jende asko bertaratzea espero dute.
010 (94 617 91 00)