Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak osasun eta segurtasun neurriak hartzeko eskatzen die herritarrei Arrain Azoka ospatu aldera

Pandemian jarraitzen dugula gogoratu nahi du Udalak, orain arte egindako ahalegina ezerezean gelditu ez dadin

Bermeon, 2021eko maiatzaren 21ean.- Gaur hasten den XXVII. Arrain Azoka birtuala izango den arren, Bermeoko Udalak osasun eta segurtasun neurriak hartzeko eskaera luzatu nahi die herritarrei, oraindik pandemian jarraitzen dugula gogoratuz. Herriarentzako data garrantzitsua da berau eta jakin badakigu guztiok dugula ospatzeko gogo bizia. Hala ere, zuhurtasunez eta errespetuz jokatu behar dugula azpimarratu nahi du Udalak.

“Guztiok egin dugu ikaragarrizko ahalegina pandemia gurean instalatu zenetik eta ezin dugu orain esfortzu hori guztia ezerezean utzi, gure etorkizuna jokoan dago” azpimarratu du Aritz Abaroa alkateak. Udaltzaingoak tabernetan bete beharreko neurriak zeintzuk diren bergogoraraziko ditu eskuorria berriro entregatuz.

 

21 / 05 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0