Albisteak

Albistea

Bermeoko Goiko Plazan Van sobre Ruedas, Food Truck Market, asteburu honetan

 

Bermeoko Goiko Plazan lehenengo aldiz Van Sobre Ruedas, Food Truck Market, ekimenarekin gozatzeko aukera izango da asteburu honetan, uztailaren 23an eta 24an. Ekimen gastronomiko berri honen bitartez hainbat motatako janariak eskainiko dituzten 10 ibilgailu-taberna batuko dira Bermeon eta, horrez gain, umeentzako ekintzak, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira giro paregabea sortuz Alde Zaharrean. 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, Bego Gangoitik, Bermeoko Turismo bulegoko arduradunak, eta Tangram enpresako kideek aurkeztu dute ekimen berritzaile hau gaur prentsaurrekoan. 

Bertan, azaldu dutenez, asteburu honetan Alde Zaharrera bertaratzen diren guztiek era askotako jatekoak dastatzeko aukera izango dute, besteak beste, odolosteak, hanburgesak, kroketak, Hermeneus sarearen bidez kaleratzen diren produktoreen produktuak eta beste asko. 

“Food Truck Market ekimenarekin zapatuan eta domekan goizeko 12:00etatik goizaldeko 00:00ak arte gozatzeko aukera izango dugu bermeotarrok eta kanpotik datozen pertsona guztiak”, adierazi dute. 

Bidegurenek eta Gangoitik azaldu dutenez, Van Sobre Ruedas, Food Truck Market “ekimen berritzaile eta moderno honekin gure Alde Zaharra indartzeko eta biziberritzeko pausu berri bat dela uste dugu” eta “herritar eta kanpotar guztiak asteburu honetan Bermeora etortzera gonbidatzen ditugu gastronomia, kontzertu eta giro apartarekin disfrutatzeko aukera paregabea egongo baita”.

20 / 07 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0