Albistea
-Ekimen honen helburua da herriko kontsumoa sustatzea
Bermeon, 2022ko abenduaren 7an.- Bermeoko Udalak 15 otzara zozkatuko ditu Udal Azokan erosketak egin dituzten pertsonen artean. Ekimen honen helburua da herritarrek Bermeon bertan erosketak egitea, bertoko produktuak kontsumitzea eta herriko dendari eta saltzaileei laguntza eskaintzea. Otzara hauek abenduaren 12an, 19an eta 26an zozkatuko dira, erosketak abenduaren 2tik 24ra bitartean egin dituzten herritarren artean.
Aste bakoitzean 5 otzara zozkatuko dira Udal Azokan erosketak egin eta tiketak eskuratu dituzten erosleen artean. Otzarek, arrain kontserbak, patea, esparragoak, cava, ardoa, turroiak… eta askoz ere gehiago izango dituzte. Gainera, otzara bakoitzak 50 euroko opari-tiket bat izango du. Tiket bakoitza hauetako dendaren batean erabili ahal izango da: Joseba Fruta-Denda, Landabaso Harategia, Barturen Harategia, Sanchez Arrandegia edo Sollube Arraindegia. Hau da, tiketak nominalak izango dira eta dagokion establezimenduaren izena izango dute idatzita bertan. Astero 5 otzara izango direnez, nominalak izango diren 5 opari-tiket sartuko dira, 1 otzara bakoitzeko.
“Gure helburua da bertoko kontsumoa sustatzea eta herritarrek Bermeon erosketak egitea. Otzarek primerako produktuak izango dituzte eta gainera 50 euroko opari-tiketa ere. Eskerrak eman nahiko nizkieke ekimen honetan parte hartu duten dendari guztiei”, adierazi du Bermeoko Komertzio zinegotzi Kepa Zumetak.
010 (94 617 91 00)