Albistea
Neguko eskaintzaren berri emateko ere elkarlanean aritu izan dira Gernika, Mundaka eta Bermeoko Turismo Bulegoak, eta Urdaibaiko eskaintza turistiko zabala batu dute Urdaibai bisitatzen dituzten pertsonek modu praktiko eta erakargarriago batean eskaintza guztiaren berri izan ahal izateko.
Eskaintza bateratu horretan pertsona guztientzako proposamenak jasotzen dira, besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diren lekuei buruzko informazioa (Gaztelugatxeko San Juan, Santimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa -Madariaga dorretxea, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Batzarretxea, Gernikako arbola…), itsas ibilbide ezberdinak, bertoko produktuak, eta hainbat motatako jarduerak (jaitsierak, kayak, surf, eskalada, orientazioa, tirolina, itsasontzian ibilaldiak …).
Eskaintza guzti horren berri hainbat bide erabiliz emango da. Bermeoren kasuan, Bermeoko Turismo bulegoan, www.bermeo.eus webgunean, Bermeoko facebooken (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) eta twiterren (https://twitter.com/BermeokoUdala) eta whatsapp-a ere erabiliko da gure eskaintza turistikoa zabaltzeko.
Horrez gain, betiko moduan, Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei helaraziko zaie (alojamendu, jatetxe, taberna, turismo aktiboko enpresak, ekoizleak…); horiek, aldi berean, euren bezeroei ere Urdaibaiko eskaintza turistikoaren berri emateko.
“Neguan ere Urdaibaik gozatzeko aukera pila eskaintzen ditu, eta momentu paregabea da gure paisaiaz, kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiko ekimen ezberdinekin gozatzeko”, adierazi du Irune Ormaetxeak, Turismo zinegotziak. Horregatik, urte-sasoi honetan ere eskaintza bateratu dute Urdaibaiko turismo bulegoek, bisitariek eskaintza guztiaren berri era praktiko eta erakargarrian izateko.
Hona hemen Urdaibaiko eskaintza turistikoa: bit.ly/2fUnPZu
010 (94 617 91 00)