Albisteak

Albistea

Iñigo Bidetxea izan da Bermeoko Arrain Azokaren kartel lehiaketaren irabazlea

 

Iñigo Bidetxea bermeotarrak egindako kartelak irabazi du Bermeoko XXI Arrain Azoka iragartzeko egin den kartel lehiaketa. Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko  kidez osatuta egon da eta lan irabazlea aukeratzeko orduan bere diseinua, gaurkotasuna eta batez ere aurtengo helburua oso ondo islatzen duela baloratu da, hau da, umeak arraina gustura jan ahal dutela.  

Kartel lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta maiatzaren 15ean Hegaluze Sariko ekitaldian emango zaio. Aurten berrikuntza bat izan da Arrain Azoka Elkarteak “XXI. Arrain Azoka 2015”  iragartzen duen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaltzea eta honetara bederatzi lan aurkeztu dira, “estilo ezberdinetakoak baina denak maila oso onarekin”.  

Arrain azoka elkarteak azaldu duenez, kartel lehiaketarekin Arrain Azoka “parte-hartzaileago bat lortu nahi izan dute, herritarrak Arrain Azokan parte hartzeko hainbat aukera izatea eta Arrain azokaren parte sentitzea”.  

Lehiaketaren baldintzei dagokienez, besteak beste, kartelaren gaiak Bermeoko Arrain Azokarekin zerikusia izan beharko duela adierazten zuten, eta aurtengo helburua da umeak arraina ahal dutela gustura jan eta eurentzat erakargarriagoa izateko era gozoan presta daitekeela. “Irabazi duen kartelak oso ondo adierazten du helburua”, adierazi du Arrain Azoka elkarteak. 

Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea maiatzaren 18tik 24ra artekoa izango da, Bermeoko Turismo Bulegoan. Epe hori igaro eta gero, jaso ez direnak Arrain Azoka Elkartearenak  izango dira.  

Bermeoko Arrain Azoka aurten XXI. ediziora heltzen da eta maiatzaren 15, 16 eta 17an izango da.

 

 

 

20 / 04 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0