Albisteak

Albistea

Araneko kiroldegiko lurreko kirol ekintzetako gogobetetze maila 8,20 puntutakoa da eta uretakoena 7,84

Bermeoko Araneko kiroldegiko lurreko eta uretako ekintzetan parte hartzen dutenen gogobetetze maila oso ona da. Izan ere, Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak kirol ekintzetako erabiltzaileen artean egindako bi inkesten arabera, lurreko ekintzen parte-hartzaileen batezbesteko gogobetetze maila 8,20 puntutakoa da, eta uretako ekintzen parte hartzen dutenena 7,84koa. 

Irune Ormaetxeak, Bermeoko Kirol Saileko zinegotziak, adierazi duenez,  datu hauek “onak” dira, “baina lanean jarraitu behar dugu gure kirolarien asebetetze maila mantentzeko edo hobetzeko”.

Bi inkesta egin dira, alde batetik, lurreko kirol ekintzen asetasun maila ezagutzeko, eta, beste alde batetik, uretako kirol ekintzen gogobetetze maila ezagutzeko. Lehenengoa 101 erabiltzaileren artean egin da, eta bigarrena 104 erabiltzaileren artean. 

Inkesta horien helburua izan da kirol ekintzetako erabiltzaileen gogobetetze maila ezagutzea, kudeaketa hobetzeko. Horretarako, hainbat alorrei buruz galdetu zaie jardueretako parte-hartzaileei, besteak beste, ekintzei buruzko informazioa, izena emateko prozedura, antolaketa, kopurua, ordutegia, eta prezioa. 

Lurreko kirol ekintzen asetasun maila 

Lurreko kirol ekintzen kasuan, galdera guztietan lortutako puntuazioa 5etik gorakoa izan da; 5,8 baxuena eta 8,68 altuena. Hain zuzen ere, lurreko kirol ekintzen prezioari buruzko galderak izan du 5,8 puntu, eta monitoreen gaitasun profesionalak 8,68 puntu.  

Erabiltzaileak 6,32 puntu eman ditu kanpainari buruz jasotzen duen informazioari buruz galdetzerakoan, eta izena emateko prozedurari buruzko galderak 7,26 puntu izan ditu. Kirol guneari buruzko galderak 6,57 puntu izan ditu, hau da, zer iruditzen zaion erabiltzaileari kirol gunea (tenperatura, antolamendua, akustika). 

Ikastaroak antolatzeko moduari, jardueren kopuruari, eta ordutegiari buruzko galderek, 6,92, 6,82 eta 6,55 puntu jaso dituzte, hurrenez hurren. Material osagarriari  dagokionez 6,61 puntu eman dituzte erabiltzaileek; eta kirol gunearen garbitasunari buruz galdetzerakoan  6,66 puntu. 

Bermeoko Kirolaren Udal Patronatuko langileek eskaintzen duten arretari buruz galdetzerakoan 7,46 puntu eman dituzte, eta gogobetetze mailak 8,20 puntu izan ditu. 

Uretako kirol ekintzen asetasun maila 

Uretako kirol ekintzen inkestan galdera guztietan lortutako puntuazioa 6tik gorakoa izan da. Kanpainari buruzko informazioaren galderak izan du puntu gutxien, 6,05, hain zuzen ere; eta, kasu honetan ere, monitoreen gaitasun profesionala izan da gehien baloratu dena, 8,43 punturekin.  

Izena emateko prozedurari buruzko galderak 7,05 puntu izan ditu, eta kirol guneari buruzkoak 6,39, hau da, zer iruditzen zaion erabiltzaileari kirol gunea (tenperatura, antolamendua, akustika). 

Ikastaroak antolatzeko moduari, jardueren kopuruari, eta ordutegiari buruzko galderek, 7,20, 6,68 eta 6,19 puntu jaso dituzte, hurrenez hurren. Material osagarriari  dagokionez 7,26 puntu eman dituzte erabiltzaileek; eta kirol gunearen garbitasunari buruz galdetzerakoan  7,09 puntu. Jardueren prezioari buruzko galderak 6,40 izan ditu. 

Bermeoko Kirolaren Udal Patronatuko langileek eskaintzen duten arretari buruz galdetzerakoan 7,36 puntu eman dituzte erabiltzaileek eta gogobetetze mailak 7,84 puntu izan ditu. 

“Datu hauek oso onak dira, baina lanean jarraitu behar dugu datu hobeagoak lortzeko”, azpimarratu du Bermeoko Kirol saileko zinegotziak.

 

31 / 10 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0