Albistea
Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek Gabonetako postalak egin dituzte eta postal horiek abenduan salduko dira helburu solidarioekin; izan ere, salmentarekin lortzen den diru guztia ASPANOVAS Bizkaia, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartera, bideratuko da.
Egoiliarrek egindako Gabonetako postalak abenduan udalaren zaharren egoitzako sarreran salduko dira eta ez dute prezio zehatzik izango, hau da, pertsona bakoitzak borondatea ASPANOVASen itsulapikoan sartuko du.
Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzako egoiliarrek ilusio guztiarekin egindako Gabonetako postalak dira, batez ere, egileek jakin badakitelako helburu solidarioak lortzeko egiten dituztela. Hortaz, herritarrak animatu dituzte Gabonetako postal polit horiek hartzera eta, era berean, ASPANOVAS elkartea laguntzera.
010 (94 617 91 00)