Albistea
Edukiontzien irudia hobetzeko lanak egiten ari da Bermeoko Udala eta horrela Goiko plazan goiko aldean kokatuta dauden edukiontziak apaintzen ari da. Horretarako, olezko hesi bat jarri du eta ondoren lorontziak eta eserlekuak antolatuko ditu gune guztia txukuntzeko.
“Goiko plaza Alde Zaharreko gune garrantzitsuenetarikoa da eta bertan zeuden edukiontzien irudia hobetzeko zeozer egin behar zela uste genuen eta horrela egin dugu”, azaldu du Irune Ormaetxeak, Turismo eta Merkataritza zinegotziak.
Ormaetxeak adierazi duenez, ekimen hau Bermeoko Edertze Planaren barne kokatu behar da. “Bermeo edertzeko planaren barne lanean dagoen lan taldeak Bermeon edukiontzi batzuen egoera hobetu behar dela ikusi du eta hainbat dira hori lortzeko egindako ekimenak”.
Esate baterako, Casino eta San Juan Portale inguruko edukiontziak berrantolatu ziren irudi hobeagoa izateko eta, udal azoka inguruko edukiontzien kasuan, komertzio batzuen erabilera arautu da usain txarrak ekiditzeko asmoz.
Edertze Planaren helburua da herria bai herritarrentzat zein herria bisitatzen datozenentzat erakargarriago egitea herriaren nortasuna mantenduz eta horretan ari da lanean Bermeoko Udala.
010 (94 617 91 00)