Albistea
Herritarrek euren botoekin 2017ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute bi kartel finalisten artean, “Erraldoienak" eta “Kikuke”, hain zuzen ere. Kartel finalista horiek joan den barikuan, ekainaren 23an, epaimahaiak aukeratutakoak dira.
Horrela, herritarrek gaurtik, ekainaren 26tik, uztailaren 5era arte bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo internet bidez
(https://goo.gl/forms/el0NWWvLVsa4ckIB2). Lotura Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta facebook-en (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) izango da eskuragai. Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a.
Aurten bederatzi kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu kartel finalistak. Finalistak aukeratzeko orduan kalitate artistikoa, originaltasuna eta Bermeoko jai giroa adieraztea, besteak beste, baloratu izan dira.
Bi kartel finalistak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira astegunetan, uztailaren 5era arte ( 9:00-14:00 eta 17:00-21:45). Kartel irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko da.
Argibide gehiago nahi duten pertsonek, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean (Irakaskintza 14 -16. Tel.: 946179157; kultura@bermeo.eus ) jaso ahal izango dute.
010 (94 617 91 00)