Albisteak

Albistea

Behargintzak Enpresa Transmizioari buruzko jardunaldia antolatu du

Bizkaiko Foru Aldundiko Demak, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzarekin elkarlanean, Enpresa Transmisioari buruz dagoen NegoziON programaren berri emateko jardunaldia antolatu du urtarrilaren 29rako (eguaztena); jardunaldia 15:30etik 16:30etara izango da, Behargintzako formazio gelan (Zubiaur tar Kepa 26-28).

Jardunaldia nori zuzenduta dago?

  • Bere negozioa transmititu eta haren balioa maximizatu gura duenari.
  • Jardunean dagoen enpresa bat erosiz, berme guztiekin eta abantailekin hasi gura duenari

Interesa daukatenek, NegoziOn, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen programaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute. Programak, besteak beste, 20.000 eurora bitarteko diru-laguntzak eskaintzen dizkie erosleei. Gainera, bertaratutakoek transmisio- edo eskuratze- prozesuan laguntza adituaz eta jarraipen profesionalaz baliatzeko daukaten aukerak ezagutuko dituzte.

Jardunaldian parte hartu gura dutenek, behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora idatziz edo 94-617 91 90 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.  

22 / 01 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0