Albisteak

Albistea

Jasone Osororen '12etan bermuta' liburuaz aritzeko irakurleen txokoa barikuan, urtarrilaren 20an

 

 

Bermeoko Udal Liburutegiak barikuan, urtarrilaren 20an, Jasone Osororen ‘12etan bermuta’ liburuaz aritzeko irakurleen txokoaren saio berri bat hartuko du arratsaldeko 18:30ean. Dinamizatzailea Alaine Agirre idazle bermeotarra izango da.

Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu ‘12etan bermuta’ liburuko protagonistak. Bertaren,  adin ertaineko emakume baten, bizitza kontatzen du nobela honek.

Irakurleen txokoan parte hartu nahi duenak Liburutegian eskatu behar du liburua, eta ordurako irakurri. Irakurle txokoan hilean behin interesa duten pertsonak biltzen dira, eta euskarazko liburu bati buruz hitz egiten dute. 

Ekimen horrekin honako helburuak lortu nahi dira: euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz idazten duten idazleak ezagutzera ematea, talde egonkorra lortzea, eta partaideen eta dinamizatzaileen arteko konfiantza giroa sortzea.

18 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0