Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta bere kartelaren lehiaketaren deialdia zabaldu da

 

Bermeoko Arrain Azoka maiatzaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta aurten XXIII. edizioa beteko du. Irune Ormaetxeak, Turismo eta Merkataritza zinegotziak, nabarmendu duenez, Arrain Azoka “gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta”  da, eta horregatik “udalak bere aldeko apustua” berresten du.

 

Horrez gain, aurreko bi urteetako esperientziak kontuan hartuta, aurten ere Arrain Azoka Elkarteak XXIII. Arrain Azoka  iragartzen duen kartelaren lehiaketarako deialdia zabaldu duela jakinarazi du Ormaetxeak. Horrela, lehiaketara aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Arrain Azokako egitarauren foiletoaren azala eta kartel iragarlea. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12an eguerdiko 14:00etan bukatuko da.

 

Ormaetxeak adierazi duenez, kartel lehiaketarekin Arrain Azoka “parte-hartzaileago bat lortu nahi dugu, herritarrak Arrain Azokan parte hartzeko hainbat aukera izatea, eta Arrain azokaren parte sentitzea”. Kartelaren gaiak Bermeoko Arrain Azokarekin zerikusia izan beharko du.

 

Kartelan testu hau jarri beharko du: “XXIII. Arrain Azoka. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo”, eta egileak askatasuna dauka lelo bat ere txertatzeko bere lanean. Oinarri guztiak Bermeoko Udaleko web gunean (www.bermeo.eus) eta Turismo Bulegoan eskura daitezke.

 

Lehiaketan parte hartu duten kartelak Arrain Azokaren asteburuan ikusgai egongo dira. Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko  kidez osatuta egongo da; eta lan irabazlea martxoaren 13an aukeratuko da, eta martxoaren 14an jakinaraziko da Bermeoko Udalaren web gunean.

 

Saria  600 eurokoa izango da, eta maiatzaren 19an Hegaluze Sariko ekitaldian emango da.  Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea maiatzaren 22tik 28ra artekoa izango da Bermeoko Turismo bulegoan.

 

Irune Ormaetxeak interesa duten herritarrei lehiaketan parte hartzera gonbidatu die, “arrain azoka guztion artean egin nahi dugulako”.

 

 

 

 

 

24 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0