Albistea
Bermeoko Emakumeen Elkarteak Narrazio Laburren XX. Lehiaketa antolatu du eta aurten María José Azurtza donostiarraren ‘Estereotipo erresumak’ eta Patxi Miguela bermeotarraren ‘Almas de Compañía’ izan dira irabazleak euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren.
Unai Ormaetxea zornotzarraren ‘X eta Biok’ eta Milagros Vera bermeotarraren ‘Galopando’ izan dira lehiaketaren finalistak, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren. Bermeotarraren ‘accesit’ berezia ez dute eman euskarazko modalitatean, eta gaztelerazko lanei dagokienez, Mirari Ispizuak hartu du bermeotarraren ‘accesit’ berezia, ‘La espera’ narrazio laburragatik.
Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak, Emakumearen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barne, urtero antolatzen ditu Narrazio Laburren Lehiaketaren sari banaketa eta hitzaldia. Aurten ekitaldi hau joan den barikuan, martxoaren 6an, egin zen eta hizlaria Bego Muruaga feminista eta filologoa izan zen eta ‘Mugimendu feminista eta gaur egungo egoera’ hitzaldia eskaini zuen.
.
010 (94 617 91 00)