Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak lankidetza hitzarmena sinatu dute herrian drogen trafikoa eta kontsumoa murrizteko

•Bermeoko Udaltzaingoak atzemandako legez kanpoko substantziak aztertzeko Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitatearen azpiegiturak erabiltzea errazten du hitzarmen honek

•Akordio honek Bermeoko Udal gobernuak duen estupefaziente eta drogen trafikoa eta kontsumoa jaistearen helburuarekin bat egiten du

Bermeon, 2020ko ekainaren 30an.- Bermeoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordio honen helburua da herrian drogen trafikoa eta kontsumoa murriztea. Hitzarmenak, Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitatearen azpiegiturak erabiltzea erraztuko du, Bermeoko Udaltzaingoak atzematen dituen legez kanpoko sustantziak aztertzeko.

Bermeoko Udaltzaingoak atzemandako droga toxikoak, sorgorgarriak eta substantzia psikotropikoak aztertu, gorde eta suntsitu behar ditu. Hitzarmen honen bitartez Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateak dituen azpiegiturak erabiltzea erraztuko da, Polizia gorputzen arteko elkarlana sustatuz eta tramiteak arinduz. Iraganean Bermeoko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak elkarlan hau egin izan dute, baina akordio honek fenomeno horren kontra borrokatzeko eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolamendu formulak batuko ditu, prozesua arinduz.

Drogen kontsumoa gure gizartearen arazo bat dela kontziente izanik, hau murriztea da Udal Gobernuaren helburu estrategikoetako bat. Bada, pausu honi esker helburu horretan aurrera egin ahal izango da. Gainera, Udaletik gogorarazten da legez kanpoko sustantzia psikotropikoak gainean izatea legez kanpokoa dela eta isunak 601 eta 10.400 euro bitartekoak izan daitezkeela.

30 / 06 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0