Albisteak

Albistea

Bermeoko Gizarte Ongizaterako Patronatuak 2019an 'Gorputza martxan' eta 'Burua martxan' programak eskainiko ditu

 

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak 2019.  urtean nagusiei zuzendutako ‘Gorputza martxan’ eta ‘Burua martxan’ eskainiko ditu. 55 urtetik gorako pertsonei zuzentzen diren bi programa horien helburua da zahartze aktiboa sustatzea. Lehenengo kasuan galera kognitiboa saihestu nahi da eta bigarrenean galera fisikoa. 

Programa hauetan parte hartzea dohainik da eta parte hartu nahi duten pertsonek abenduaren 17an Bermeoko Kultur etxean dagoen Nagusien Txokoan egingo den zozketan parte hartu behar dute. 

Zozketan parte hartzeko Nagusien Txokoan bertan izena eman behar dute 10:30etik 11:15era eta, jarraian, 11:15ean ‘Burua martxan’ parte hartzeko zozketa egingo da eta 11:45eanGorputza martxan’ parte hartzeko zozketa. 

‘Burua Martxan’ programan 24 pertsonek parte hartu ahal dute bi taldetan banatua. Parte hartzaileak 55 urtetik gorakoak izan behar dira eta ezin dute buruko gaixotasunik izan. Astean bi saio izango dira, astelehenetan eta eguaztenetan, ordu eta erdikoa bakoitza, Bermeoko Kultur etxean. 

‘Gorputza Martxan’ programan 60 pertsonek parte hartu ahal dute lau taldetan banatuta. Parte hartzaileak 55 urtetik gorakoak izan behar dira eta ezin dute gaixotasun fisiko larririk izan. Astean bi saio dira ordu batekoak bakoitza Kultur etxeko ‘Nagusien txokoan’. 

 

10 / 12 / 2018

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0