Albisteak

Albistea

Atzerrian praktikak egiteko 'Global Training' bekak martxan

 

Bermeoko Udala parte den GARAPENek, Donostiako Sustapena eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, atzerrian praktikak egiteko Global Training  bekak martxan jarri ditu euskal gazteen profesionaltasuna eta nazioartekotzea laguntzeko. 

Global Training bekak mugikortasun trasnazionala sustatzen duen programa da unibertsitate tituludun, eta goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urtetik beheragoko gazteei zuzenduta, hain zuzen ere.

Bermoaldeko Behargintzak azaldu duenez, Global Training programaren bidez, gazteei atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera eskaintzen zaie euren profil akademikoarekin harreman zuzena duten proiektu eta jardueratan, gutxienez 6 hilabetez, lan errealitatea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

‘Global Training’ bekak lortzeko baldintzak honako hauek dira, besteak beste: Diplomaturako, Lizentziaturako edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea; 2016ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea; Euskadin erroldatuta egotea, atzerrian sei hilabeteko praktika-egonaldiak errazten dituen beste bekarik jaso ez izana; ingeles maila altua eta ona edukitzea; eta praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

Izena emateko epea ekainaren 30era arte dago irekita. Izena ematea www.becasglobaltraining.eus web gunean egingo da eta dokumentazioa paperean GARAPENen bertan (Boroa Elkartegia, Boroa Enpresa Parkea, 19, 2 solairua -16 bulegoa) edo Bermeoaldeko Behargintzan (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, behargintza@bermeo.eus )  aurkeztu ahal izango da. Interesa duten pertsona guztiek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute.

 

14 / 06 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0